XX. mendeko eskolan nahikotzat jotzen zen ikasleek hainbat eduki barneratzea. Erronka handia zen proba idatziak gainditzea, eta hori lortzen zen “buruz ikaste” dosi egoki batzuekin. XXI. mendea. 2013. urtea. Inguratzen gaituen hezkuntza-esparru globala Europako Batasunean adosturiko zenbait Gaitasunek definituta dago, herritarrentzako xede desiragarri gisa, “Heziketa bizitza osoan zehar” baliatuta. Eskolarako baldintzak aldatu egin dira. Nagusiki edukietan ardazturiko hezkuntza-eredua eraldatu egiten da, eta egun garapen pertsonal eta profesionalari begirako zenbait gaitasunen inguruan dago egituratuta. Areagotu egin da berritzeko interesa, hala nola hezteko eginkizunari paradigma berrietatik heltzeko nahia. Erronka bat da; baina erronka hunkigarria da, hezitzaileen eskuetan uzten duena norberaren eya jendartearen eraikuntza eredu berrian laguntzeko betebeharra. Hezkuntza Ildo Berriak Fundazioak lagundu egiten dizu bide horretan. Kongresu honek hainbat osagai izango ditu. Guztiak ala guztiak egunerokoan beharrezkoak. Osagai desberdinak, neurri egokietan elkartuak beharrezko bitamina intelektual, afektibo, sozial edo emozionalak emango dituztenak. Menu honetan, gustuetan dauden aldeak, intolerantziak, dieta pertsonalizatuak daude aurreikusita, baina, batik bat, dena batera ekarpen orekatua izatea. Baraurik geratuko zara?
HIBF-REN X. KONGRESUA HEZKUNTZA BIKAINERAKO OSAGAIAK NOIZ: 2013ko urriak 4 eta 5 NON: Deustuko Salesiarren Ikastetxea.. Ikus aurreko kongresuak