Saria


premio FNCE

Sariak, Jesús Lizaso eskultore euskaldun entzutetsuak ekitaldi honetarako diseinatuak, sinbolizatu egiten du gurpil koskadun batzuen bidez elkarrekin eta modu koordinatuan lan egiten dutenean jendarte osoari zintzotasuna biderkatzea eragiten duen baterako mugimendua transmititzea lortzen duten pertsonen lana, eta kontuan hartzen du lehen gurpilaren balio berezia, bera baita lehen eta funtsezko bultzada sortzen duena.

Hezkuntza-berrikuntzaren IV. HIBF Saria eskuratu ahal izateko oinarriak:

BALDINTZAK:
Hezkuntza Ildo Berriak Fundazioak urtero ematen dio sari bat hezkuntza-munduan ekarpen esanguratsuak egin dituen pertsona edo erakunde bati: Saria eskuratu ahal izateko baldintzak ondokoak dira:

  • Irakasteko modu berri baten egilea izatea, edo, bestela, beste egile baten edo batzuen berrikuntza pedagogiko maila esanguratsua modu praktikoan ezarri izana.
  • Ekarpena edo ezarpena ez izatea unean unekoak, baizik eta iraunkorrak.
  • Ez da beharrezkoa ekarpena ikaskuntza eraginkorraren baitako esparru zehatz batean ardaztu izana. Haietariko edozein berdin-berdin baloratuko da.
  • Erakundeen kasuan, ikastetxeenean, kasu, ez izatea kideetako baten lan indibidualarekin lotua, baizik eta kolektiboarenarekin oro har.
  • Kanpo agenteen aldetik emaitzen ebaluazio positiboak izatea.

HAUTAGAIAK:
Edozein pertsonak edo erakundek eskura dezake sari hau; horretarako, ondokoa igorri beharko du e-postaz (info@nuevasclaves.com)-gaia: HBIF berrikuntza Sariak-, gehienez 5 orriko azalpen dokumentu erantsia, esteka mota oro jaso ahal izanda adibide eta hautagaitzaren euskarri gisa.
HIBFk beretzat gordetzen du bertatik bertara ezagutzen dituen eta adierazitako baldintzak betetzen dituzten pertsonak edo erakundeak hautagai izendatzeko eskubidea.

SARIA:
Saria diploma-ziurtagiri bat da; Jesús Lizaso eskultoreak hain zuzen honetarako eginiko eskultura bat eta sariari hainbat hedabide digitaletan eta komunikabidetan emandako publizitatea.

SARI-BANAKETA:
Saria HIBFren Nazioarteko Kongresuaren amaieran banatuko da.

SARITUAK:
Aurreko sarituak ondoko hauek izan dira:

  • I Saria, 2010: M. Montserrat del Pozo. Bartzelonako Montserrat Ikastetxeko Zuzendari titularra.
  • II Saria, 2011: Robert Swartz Doktorea. Bostoneko National Center for Thinking Teachingen (AEB) Zuzendaria.
  • III Saria, 2012: Gasteizko (Araba) Karmeliten – Jesusen Bihotza Ikastetxea.